Borrar
Juan Bautista Mendizabal 'Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura' ekimenaren aurkezpenean izan zen. DV

Azkoitia

Lasao Etxea eta Idiakez Ederra ezagutzeko aukera 'Ondarea eraikitzen' programarekin

Azkoitiko bi etxe historikoak bisitatuko dira urriaren 18an, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Europako Jardunaldien baitan

Sara Utrera

Azkoitia

Larunbata, 20 iraila 2025, 21:30

Comenta

Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako 2025eko Ondarearen Europako Jardunaldietan hartuko du parte Azkoitiak. ¡Ondarea eraikitzen. Construyendo cultura' programak 123 ekitaldi baino gehiago eskainiko ditu irailaren 27tik aurrera Gipuzkoako 37 herritan. Azkoitian, bi etxe historiko hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da: Lasao etxea eta Idiakez Ederra. Urriaren 18an izango da, 12:00etan. Interesa duenak eliza aurrera agertu beharko du. Bisita doakoa da.

Bisitan parrokiarekin muga egiten duten etxeen kanpoaldea ezagutuko dute partaideek, Juan Bautista Mendizabalen eskutik. Eraikin biak Azkoitiko lehen urbanizazioaren eta defentsa sistemaren testigu dira. Bere arkitektura bereziaren berri emango da eta bitxikeria artistiko eta historikoak partekatuko dira bisitan.

Ekimena aste honetan aurkeztu du Kultura, Gazteria eta Kiroletako diputatu Goizane Álvarezek, hainbat antolatzailerekin eta eragilerekin batera. «Jardueren helburua da ondare arkitektonikoari balioa ematea, gure kultura-ondarearen adierazpen ikusgarri, eguneroko eta sinbolikoenetako bat den aldetik», azaldu zuen.

Ondarearen Europako Jardunaldiak Foru Aldundiak bultzatutako proiektua da. Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko foru aldundiak elkarlanean aritu dira, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, jardunaldiek Euskadi osoan duten eragina indartzeko, ahaleginak optimizatzeko eta esperientziak trukatzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lasao Etxea eta Idiakez Ederra ezagutzeko aukera 'Ondarea eraikitzen' programarekin

Lasao Etxea eta Idiakez Ederra ezagutzeko aukera 'Ondarea eraikitzen' programarekin