Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Txoko eta paraje ederrak ikusteko auker a izan zuten. ANAITASUNA M. B.

Azkoitia

25 lagunek hartu dute parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran

Aralar inguruetan ibili dira mendizaleak asteburuan, eta Auritz, Sorogain edo Urkiaga Gaina zeharkartu dituzte

Eli Aizpuru

azkoitia.

Astelehena, 13 urria 2025, 20:27

Comenta

Anaitasuna Mendi Bazkunako kideek 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko irteera berri bat egin zuten pasa den larunbatean. 25 bat lagun elkartu zen irteeran 18 kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa zituen ibilbidea burutzeko. Aralar aldean ibili ziren, eta Auritz, Sorogain eta Urkiaga Gaina ezagutu dituzte.

Paraje ederrak zeharkatzeaz gainera, eguraldia ere lagun izan zuten mendizaleek eta egunpasa borobila egiteko aukera izan zuten parte-hartzaileek.

Espeleologia irteera, zapatuan

Dagoeneko hurrengorako antolatutako irteeran zain dira Anaitasunako kideak. Izan ere, larunbat honetan bertan espeleologia irteera dute prestatuta. Milloi mendatearen azpiko Laminetako koba bisitatuko dute larunbatean, Lekeitio eta Berriatua herrien artean. Beraz, ez da klaustrofobia dutenentzat irteera egokiena izango. 08:30ean abiatuko dira Aizkibel liburutegiaren alboko geralekutik, eta irteera amaitu bezain pronto itzuliko dira Azkoitira. Lau edo bost ordutan koba zeharkatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Arrakasta izan du gainera deialdiak; izan ere, beteta daude irteera horretarako plaza guztiak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 25 lagunek hartu dute parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran

25 lagunek hartu dute parte 'Gure txokuk ezautzen' egitasmoko azken irteeran