Azkoitia
Isidro erretegia nagusi ElgoibarrenMiércoles, 17 de septiembre 2025, 19:57
Elgoibarren, Sigmako probalekuan, jokatu dira XI. San Bartolomeetako Kintopeko Idi Demak, hilaren 13an eta 15ean. Bi jardunaldien ostean, Azkoitiko Isidro Erretegia gailendu da, Aitor Aizpuruaren idi parearekin. Bigarren txandan aritu ziren, eta 48 plaza osatuta —66 kiloko gainkargarekin— ezarri zuten txapelketako marka onena. Horrela, 1.300 euroko saria, idientzako mantak eta txapela irabazi zituzten. Lopategi izan zen bigarreba (1.200 euro); Etxetxo,hirugarrena (1.100 euro); Mendipe elkarteak 950 euro irabazi zituen laugarren eginda; eta azkenik, Mendiko izan zen bosgarrena (850 euro).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión