Azkoitia
Gomazko palistek eta eskuzko pilotariek Herriarteko partidak jokatuko dituzte GureanBuruz Buruko B serieko bi pilota finalerdiak jokatuko dituzte ostiral honetan
Pilotazaleek hitzordu hirukoitza dute Gurean; izan ere, Gipuzkoako Herriarteko partidak –gomazko paleta eta esku pilota partidak–, eta Buruz Buruko B serieko finalerdiak jokatuko dituzte herriko pilotalekuan. Gaur, osteguna, Oteiza elkarteko gomazko palistek Zumarragaren aurka jokatuko dituzte Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako final-zor-tzirenak, 20:30etik aurrera. Irabaziz gero, final-laurdenetan Astigarraga izango dute aurkari.
Esku pilotako pilotariek, berriz, larunbatean jokatuko dute, 19:30etik aurrera. Aretxabaletari 6-0 irabazi ostean, bihar Ataunen aurka neurtuko dituzte indarrak Gurean. Irabaziz gero, Gipuzkoako Herriarteko txapelketako final laurdenetan Astigarraga eta Beasainen arteko partidako garailearen aurka jokatuko lukete azkoitiarrek.
Bestalde, Buruz Buruko B serieko finalerdiak jokatuko dira bihar, maiatzaren 16an, Gurea pilotalekuan 21:15etik aurrera. Partidu bat Agirrek eta Aldabek jokatuko dute, eta bestea, Bakaikoak eta Zubizarretak. Horrez gain, binakako partidua ere ikusgai izango da Azkoitiko pilotalekuan. Alberdi II-Ugartemendia eta Exposito-Gabirondo bikoteak izango dira protagonista kantxan.
Irabaziz gero, final laurdenetan Astigarraga eta Beasainen arteko garailearen aurka jokatuko dute azkoitiarrek
Sarrerak eskuragarri daude entradasfronton.com web atarian. Egunean bertan, leihatilan egongo dira salgai.