Azkoitia
Gabon giroan murgildu dira dagoeneko Floreagako haurrakBaztartxo antzokia txiki geratu zen igandean eta lau abesbatza igo ziren oholtzara gabon kantak abestera
Gabon giroa nagusitu zen igande eguerdian Baztartxon. Txiki geratu zen antzokia Floreaga Ikastetxeak antolatutako Gabon kantak egitasmoaz gozatzeko.
Lau abesbatza igo ziren oholtzara: Floreagako haurren taldea, Bergarako musika eskolako abesbatza, Mutrikuko musika eskolako abesbatza eta Floreagako Alai Batza.
'Oparirik politena' eta Gabonak hemen dira' gabon kantekin zabaldu zuten ekitaldia etxekoek, Maite Alberdiren gidaritzapean eta Mutrikuko eta Bergarako kideen ostean, berriro ere Floreagakoek tartea izan zen. Alai Batzakoek 'Olentzero eta Mari Domingi' eta 'Aleluia' eskaini zituzten, denok batera 'Gabon Gaba' abestiarekin saioa itxiz.
Honenbestez, prestatu dira Floreagan Gabonak ospatzeko.