Borrar
Domusa Teknik ISBko jokalariak Eukal Koparen garaipena ospatzen. UNAI MURILLO

Azkoitia

Euskal Kopa irabazi ostean, prest dago Domusa Teknik ligari ekiteko

Lehen jardunaldia larunbatean izango da Santfeliuen C.B. taldearen aurka, Azpeitiko kiroldegian

Sara Utrera

Azkoitia

Asteazkena, 24 iraila 2025, 20:50

Comenta

Iraurgi saskibaloiko emakumezkoen taldea, Domusa Teknik liga hasteko prest dago dagoeneko. Challenge Ligako lehen jardunaldia Santfeliuenc C. B. talde kataluniarren aurka izango da larunbatean, hilaren 27an, 18:00etatik aurrera Azpeitiko kiroldegian. Gainera, zaleek bazkide egiteko aukera izango dute bertan.

Azkoitiko eta Azpeitiko taldea prest baino gehiago heldu da partidara; izan ere, pasa den ostiralean LF2 Euskal Kopa irabazi zuen. 44-80 nagusitu zen Arrasateko Ointxe taldearen aurka, Galdakaoko Urreta kiroldegian jokatutako finalean.

Partidako jokalari onenak Ines Vieira portugaldarra, taldea bikain gidatu zuena, eta Geraldynn Leaupepe, 15 puntu lortu zituena, izan ziren.

Luis Agirre 'Katxik' zuzentzen duen taldeak sentsazio onekin amaitu du aurredenboraldia, eta 2025-2026 denboraldia hasteko prest dago jada. Lehen partidarako sarrerak ondoko estekan eskuratu daitezke: flowte.me/storefront/isb-1?e=36109.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Kopa irabazi ostean, prest dago Domusa Teknik ligari ekiteko

Euskal Kopa irabazi ostean, prest dago Domusa Teknik ligari ekiteko