Azkoitia
Etxekopar eta Sastre bikotearen kontzertua, larunbat honetan Santa Kutzeko konbentuanUdaberriko Musikaldiaren hirugarren emanaldia 18:30ean izango da. Udalak autobusa jarriko du Santa Kutzetik joan-etorria egiteko
Udaberriko Musikaldiak, 33. edizioaren hirugarren kontzertuan, Mixel Etxekopar xirula jotzailearen eta Iñar Sastre piano-jotzailearen soinu-unibertsoaz gozatzera gonbidatzen du. Bikoteak 'Ravelen doinuen inguruko inprobisazioak' goiburupean aurkeztuko du kontzertua, konpositore frantsesaren jaiotzaren 150. urteurrenean. Emanaldia larunbat honetan, arratsaldeko 18:30ean izango da Santa Kutzeko konbentuan.
Musikarien hitzetan, «naturaren soinu zaharrenek musika garaikidearekin egingo dute topo inprobisazio musikalaren bidez. Euskal instrumentu tradizionalak eta pianoa erabiliko dira, Maurice Ravelen iruditegian egin ohi zuten bezala».
Etxekoparrek proiektu diskografiko ugari argitaratu ditu, musika tradizionaletik hasi eta inprobisazio eta musika barrokoetaraino iritsiz. Iñaki Sastrek musika herrikoian, jazzean eta musika klasikoan lan egin ohi du. New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlingo Filarmonikan aritu da, besteak beste.
Udalak autobusa jarriko du Santa Kutzetik joan-etorria egiteko. Autobusa 18:00etan aterako da Julio Urkixo kaleko 7. zenbakiko geralekutik (Eroski Consum ondoan). Ez da aldez aurretik izena eman behar autobuserako. Itzulerako ibilbidea kontzertua amaitzean egingo da.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.