Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Egunpasan parte hartu zuten Zubiaurre igeriketa klubeko kideak. ZUBIAURRE I.E.

Azkoitia

Elorrioko igerilekura egunpasa egin dute Zubiaurrekoek denboraldia agurtzeko

Urteroko irteera egin dute igeri elkarteko haur nahiz gaztetxoek eta «merezitako oporrak hartu dituzte urrian pilak kargatuta» itzultzeko

Eli Aizpuru

Azkoitia

Jueves, 26 de junio 2025, 20:51

Zubiaurre igeri elkarteko kideek, urtero moduan, irteera batekin amaitu dute denboraldia. Klubeko haur nahiz gaztetxoek egun pasa egin dute giro ezin hobean Elorrioko kanpoko igerilekuetan. Gauzak honela, orain «merezitako oporrak hartu dituzte, urrian pilak kargatuta ekartzeko», esan dute igeri elkartetik.

Publicidad

Denboraldi amaieran, berriz, absoluto eta junior mailako Gipuzkoako txapelketa eta alebinen Euskadiko txapelketa jokatu zituzten pasa den asteburuan, Tolosan eta Galdakaon eta «lan txukuna» egin zuten etxeko igerilariek. Gipuzkoako txapelketan, esaterako, absoluto eta junior mailan, brontzezko domina lortu zuten taldeko mutilek 4x50 libre proban eta baita Olaia Gaitanek ere, 100 metro bizkar proban. Azken honek zilarrezkoa eskuratu zuen baita ere 100 m. bizkar proban, junior mailan.

Euskadiko alebin txapelketan, berriz, Ekaitz Urrutiak brontzea lortu zuen 50 m. tximeleta proban.

Matrikulazioa

Datorren denboraldian Zubiaurre Igeriketa Klubeko kide izan nahiz gero, elkarteak duen webean izen emate orria bete dezake. Behin-betiko izen ematea irailean egingo da, gurasoei zuzendutako Zubiaurre I.K.ren funtzionamenduaren inguruko bilera baten ostean». Igeriketa eskolan oso modu naturalean ikasiko dituzte haurrek igeriketa modalitate ezberdinen teknikak eta lau estiloetan trebatuko dira. Lehiarako aukera ere izango dute bigarren urtetik aurrera, baina lagunartean ondo pasatu eta kirolaz gozatzea izango da garrantzitsuena, betiere norberaren gaitasunetan sakonduz eta hauek hobetuz», azaldu dute Zubiaurre igeriketa klubetik.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad