Azkoitri triatloi taldeko, Marea Urdinako eta Udaleko ordezkariak, aurkezpenean. E.A.

Azkoitia

Duatloi festak hartuko du Azkoitia asteburuan eta bi egunetan kirola nagusituko da

Dena prest dute jada Azkoitri triatloi taldeko kideek adin guztietako eta distantzia desberdineko probei hasiera emateko

Miércoles, 26 de abril 2023, 19:18

Asteburuan duatloiaren hiriburu bilakatuko da Azkoitia. Dena prest dute Azkoitri triatloi taldeko kideek Azkoitiko duatloiaren edizio berri bat ospatzeko. Horren berri emateko elkartu dira antolatzaileak aste honetan. Haritz Uranga Azkoitiko Duatloiaren arduradunak, Aitor Benitez Azkoitri triatloi klubeko lehendakariak, Nekane Zalbide Marea Urdinako kideak eta Lia Ariño Azkoitiko Udaleko kirol teknikariak eman dituzte xehetasunak.

Publicidad

Nobedade nagusia aurtengo ekitaldia bi egunetan izango dela da, antolatzaileek azaldu dutenez, «trafiko arazoak ekiditeko». Horrenbestez proba nagusia igandean izango da.

Probak

  • Apirilak 29, larunbata Umeak: 09:30ean, LH1-LH2; 10:00etan, LH3; 10:30ean, LH4; 11:30ean, LH5; eta 12:00etan, LH6

  • Apirilak 29, larunbata Supersprint distantzia: 16:00etan, Paraduatloia; 16:02ean, Gizonezkoen irteera; 16:04ean, Emakumezkoena; eta 16:06ean, Kadeteen irteera

  • Apirilak 30, igandea Estandar distantzia: 10:00etan, Gizonezkoen irteera (Gipuzkoako Txapelketa); eta 10:05ean, Emakumezkoen irteera (Gipuzkoako Txapelketa)

Honela, zapatu goizean haurren probak izango dira, herrigunean. Adinaren arabera banatuko dituzte saioak. 9:30etik hasi eta 12:00ak bitartean, LH1eta LH2ko haurrek 200 metro lasterka, kilometro bat bizikletan eta beste 100 metro korrika egin beharko dituzte. LH3-LH4ko umeek 500 metro korrika, bi kilometro bizikletan eta ehun metro korrika egingo dituzte. LH5 eta LH6ko umeek, berriz, 500 metro korrika, hiru kilometro bizikletan eta 200 metro korrika egingo dituzte.

Arratsaldean, supersprint distantziako partaideentzat probak izango dira. 2,5 kilometro korrika, 10 bizikletan eta 1,25 berriro ere lasterka egin beharko dituzte partaideek. 16:00etan paraduatloiko partaideak irtengo dira eta bi minutuko tartearekin emango zaie hasiera gizonezkoen, emakumezkoen eta kadeteen probei.

Goizeko nahiz arratsaldeko probetan aniztasun funtzionala duten hainbat herritarrek parte hartuko dute Marea Urdinaren laguntzaz. Nekane Zalbidek eskerrak eman zizkien antolatzaileei aniztasun funtzionala dutenei ere halako probetan parte hartzeko aukera emateagatik. Izan ere, kirola eskubide bat baino gehiago dela herritarrentzat nabarmendu zuen. «Kirolak buru osasunari zein osasun fisikoari onurak ekartzen dizkio. kirola ezinbestekoa da osasunerako eta gure herriaren parte sentitzeko. Horregatik, eskerrak antolatzaileei aukera emateagatik; guk gogotsu parte hartuko dugu», esan zuen.

Igandean, bidea itxita

Igandean, 10:00etan hasita, distantzia motzeko duatloia jokatuko da eta Gipuzkoako txapelketa izango da proba. Hamar kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta bost kilometro korrika egin beharko dituzte partehartzaileek. Nuarbe, Errezil eta Azpeitia zeharkatuko ditu lasterketak. Beraz, kirolariak errepidean diren bitartean, ibilgailuentzat erabat itxita egongo da bidea lasterketaren noranzkoan. Azkoitia eta Azpeitia arteko zatia 10:45etik 12:30era bitartean itxita egongo dela aurreratu dute.

Publicidad

Gero eta partaide gehiago

Antolatzaileak gustura agertu dira duatloiak gero eta harrera hobea duela-eta. Igandeko proban, esaterako, 178 lagunek eman dute izena, iaz baino hogei gehiagok, eta hamabost dira emakumeak. Azkoitriko hamar lagunek hartuko dute parte, bederatzi gizonak eta bestea emakumea.

Bestalde, proba antolatzeko 8.000-9.000 euroko aurrekontua izan dutela zehaztu dute Azkoitriko kideak. Horren harira, Azkoitiko Udalari eta inguruko enpresei esker ona luzatu diete laguntzagatik . Inguruko udalak ere eskertu dituzte eta batik bat boluntarioak goraipatu dituzte. Hauen laguntza «ezinbestekotzat» jo dute.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad