'Itzulera' obraren antzezleak. DEJABU

Azkoitia

Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra aurkeztuko du gaur, Baztartxo Antzokian

S.U.

azkoitia.

Viernes, 19 de septiembre 2025, 20:14

Dejabu konpainiak 'Itzulera' obra aurkeztuko du gaur, 19:00etatik aurrera, Baztartxo Antzokian. Sarrerak salgai daude www.entradium.com atarian aurrez hartu nahi izanez gero.

Publicidad

Dejabu Konpainiaren 'Itzulera' antzokian «ikusleen begibistan eraikitzen den road movie lotsagabe eta psikodelikoa da». Antzerki konpainia bateko hiru kidek, Ainarak, Urkok eta Mirenek, Mexikora egiten duten bidaia kontatzen du erritmo biziko komedia existentzial honek.

«Bizi eta sormen krisian dauden hiru protagonistak, diasporako euskaldunak elkarrizketatzera doaz bidaian, Etxepare Euskal Institutuak emandako beka bati esker. Ustekabeko gertaera batek bidaiaren norabidea erabat aldatuko du eta ikuslea deliriozko abentura batean murgilduko du, non ez diren faltako autoen pertsekuzioak, bidaia haluzinogenoak eta bizitza konplikatuko dien chihuahua bat». Autofikzio moduan idatzia, nortasunaren bilaketa eta gizakion erremediorik gabeko zentzugabekeria azaleratzen ditu antzezlanak, «irudi hipnotiko eta ederrez beteta dagoen lan honetan». Hiru aktoreez gain, David Aguilar zinegilea egongo da eszenatokian, irudiak denbora errealean sortuz. «Emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezina da, non publikoa abenturaren parte bihurtzen den». Antzezlana konpainiak berak idatzia eta zuzendua da, eta euskaraz sortua. Lehendabiziko aldiz erdaraz azpitituluekin Zinemaldian aurkeztuko da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad