Hainbat mendizale maiatzean Pirinioetara egindako irteeran. ANAITASUNAM.B.

Azkoitia

Bihar irekiko da Anaitasunak antolatutako Pirinioetarako irteeran izena emateko epea

Hilaren 27an eta 28an egingo da eta apuntatzeko azken eguna hilaren 19a izango da

Sara Utrera

AZKOITIA.

Sábado, 6 de septiembre 2025, 20:49

Bihar irekiko da Anaitasuna Mendi Bazkunak antolatutako Pirinioetarako irteeran izena emateko epea.

Publicidad

Oraingo honetan, Candanchura egingo dute irteera, irailaren 27an eta 28an. Lehenengo egunean taldeak Chemin de la Mature eta Astunera joko dute, 20 kilometro inguruko ibilbidea egingo du, 2.000 metroko desnibel positiboarekin. Bigarren egunean Ibon de Estanesera joango dira, 730 metroko desnibel positiboa duen 13 kilometroko ibilbidea. Azkoititik irteera goizeko 06:00etan izango da liburutegi aurretik.

Izena emateko epea bihartik hilaren 19ra arte egongo da zabalik. Anaitasuna M.B.-ko bazkideek 60 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 70 euro. Prezioan autoz egindako bidaia, afaria, gaua eta gosaria sartzen dira.

Izena eman nahi dutenek elkartearen sare sozialetan aurkituko duten QR kodearen bidez eman dezakete izena, edota bestela https://sites.google.com/view/anaitasunamb/inicio atarian aurkituko duten estekaren bidez aukituko duten galdetegia betez.

Parte hartu ahal izateko federatuta egon behar dela gogorarazi dute, eta adin txikikoen kasuan arduradun batekin joan beharko dute.

Hilak 19an Betelura

Bestalde, aurretik, irailaren 19an, Gure Txokuk Ezautzen ekimenaren barruan, Betelura irteera egingo dute. «Amezketatik hasi eta Beteluraino, Aralar ingurua ezagutu eta bainu eder batekin amaitzeko aukerarekin», azaldu dute antolatzaileek.

Publicidad

Ibilbidea 25 kilometrokoa izango da, 1.700 metroko desnibel positiboarekin. Irteera goizeko 07:00etan izango da liburutegiaren paretik. Bakoitzak bere janaria eraman beharko du. Itzulera ordua, berriz, 17:00etan izango dela aurreikusi dute. Kasu honetan, plazak beteta daude dagoeneko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad