Azkoitia
550 haur eta gaztetxo Pintura LehiaketanMartes, 2 de diciembre 2025, 20:19
San Andres Eguneko ekitaldi jendetsuenetako bat izan zen. Txuri Urdin elkarteak urtero antolatu du herriko haur eta gaztetxoentzat Pintura Lehiaketa eta oraingoan ere ez zuten hutsik egin. 550 lagunek hartu zuten parte eta goizean zehar herriko txoko desberdinetan aritu ziren margo lanak egiten. Elkarteko arduradunek eta Sonia Vazquez Kultura zinegotziak sari banaketa ekitaldia egin zuten gero Herriko Plazan. Lehiaketa bezain jendetsua izan zen sari banaketa ere eta oroigarri ugari banatu zituzten. Irudian, kategoria desberdinetan opariak jaso zituzten hainbat gaztetxo ageri dira.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión