Borrar
Azkune, Zestoako historia lan bilduma aurkeztu zuen unean.

Aurkeztu da Iñaki Azkuneren 'Zestoaren Historia' ikerlana

1.000 orrialdetik gora dituen 10 liburuz osatutako lana CD formatuan salduko da

K. ARRIZABALAGA

Miércoles, 21 de diciembre 2016, 00:34

Gure herriko historiaren inguruan inoiz egin den lan sakonena eta zehatzena da pasa den larunbatean udaletxean aurkeztu zena. Ikusmin handia sortu du lan honek, eta ondorioz udaletxea jendez gainezka ikusi ahal izan genuen, horrelako aurkezpen berezi batek behar duen bezala.

Aurkezpen ekitaldian, Iñaki Azkune Mendia liburuaren egileaz gain, Josetxo Mendizabal, Zestoako alkatea, Fernando Txueka Isasti (Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioa) eta Juan Bautista Mendizabal Juaristi (Euskalerriaren Adiskiden Elkartearen presidentea Gipuzkoan) aritu ziren. Horrez gain, Garikoitz Mendizabal musikari ezaguna ere aritu zen aurkezpen lanetan, hau Azkunerekin batera Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen Adiskide Numerarioa izendatua izan zena. Hauetaz gain elkarte honetako beste hainbat herritar ere bertan ikusi ahal izan genituen.

Ikerlan honetan, hasieran, Zestoa eta inguruko Geologia, Historiaurrea, Antzinaroko Historia eta Goi Erdi Aroari buruzko azalpenak aurkitu ditzakegu, eta gero, Zestoa hiribildu bihurtu ondorengo garaia (1383) azalduko zaigu askoz sakonago, Azkunek eskuartean zuen materiala ere ugariagoa zelako.11-12 urte inguruko lana dugu hau, eta epe luze horretan Iñaki Azkune (Zestoa 1945) Zestoako, Euskal Herriko eta Euskal Herritik kanpoko hainbat artxibotako agirien kopiak biltzen aritu da etengabean, gure herriari buruzko lehen eskuko albisteak izateko ahaleginean.

Ikerketarekin batera, lan honetan erabilitako dokumentu historiko garrantzitsuenen transkripzioa ere prestatu du Azkunek eta, atala bukatzeko, aurkibide onomastiko eta toponimikoa ere bai. 'Zestoaren Historia' CD formatuan dago salgai. Potxolo liburu dendan eta Ekainberrin erosi daiteke 5 euroko prezioan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Aurkeztu da Iñaki Azkuneren 'Zestoaren Historia' ikerlana

Aurkeztu da Iñaki Azkuneren 'Zestoaren Historia' ikerlana