«Biktima guztiei merezi duten errekonozimendua eman behar zaiola» uste du Zestoako EH Bilduk
Etxaideren omenaldian Zestoako Udalak ez parte hartu izana gaitzetsi dute
K. ARRIZABALAGA
Miércoles, 30 de septiembre 2015, 00:51
Zestoako Eh bIlduk kaleratu duen idatzian «indarkeriak eragin dituen biktimen artean jokaera ezberdina izatea» gogor kritikatu dio Zestoako alkatetzari.
Publicidad
Pasa den asteburuan bete dira 30 urte GAL erakundeak Baionako Monbar hotelean lau euskal herritar, hauen artean Xabin Etxaide herritarra, hil zituenetik eta urtero legez, senide eta lagunek antolatutako oroimen ekitaldia burutu zen igandean Zestoan.
«Aurtengoak bazuen izaera berezi bat» dio Zestoako EH Bilduk, «alde batetik, aurreneko aldiz, herriko biktima bati egiten zaion oroimen ekitaldian udalak parte hartu izana, ETAk hildako Joxe Mari Kortaren omenez egindakoan hain zuzen. Eta bestetik, irailaren 4an, Urkulu Lehendakariak, biktimen herrietako alkateekin izandako bilera eta hauei jaurlaritzak prestaturiko biktimen herriz herrikako maparen aurkezpena».
Omenaldi honen harira, «Zestoako EH bildu, Joxe Mari Kortaren omenaldian Udalak parte hartzearekin ados agertu zen, nahiz Udal Gobernuak eta bereziki alkateak erabilitako formak kritikatu, besteak beste, gure ordezkariekin hitz egin aurretik adierazpen instituzionala prentsara bidali eta gertatu gabeko balizko akordio baten berri komunikabideetan zabaltzeagatik. Halere, liskar politikoen gainetik biktimekiko zorra geuregan genuela aitortuta omenaldian parte hartu genuen» diote.
Segidan, «Gauzak horrela, eta aurrekari hauek kontutan hartuta, ulergaitza bezain larria iruditzen zaigu, Xabin Etxaideren hilketaren urtemugan, Udal Gobernuak eta alkateak agertu duten axolagabekeria. Ez adierazpenik, ez oroimen ekitaldietan parte hartu, eta ezta keinu txikienik ere. Are ulergaitzagoa egiten zaigu, Jaurlaritzako 'Bake eta Bizikidetza' batzordeak eratu eta lehendakariak zuzenean alkateei aurkeztu zien zerrendan, Xabin Etxaide herritarra biktima gisa agertzen delako beste lau herritarrekin batera, horien artean Joxe Mari Korta» azpimarratu nahi izan dute.
Publicidad
Jarraian, «Ondorioz, alkateari ondoko mezua luzatu nahi diogu: erakunde publiko baten ordezkari nagusi bezala, behingoz ardurak eskatzen duen neurria eman dezala. Gure ustez, erakunde publiko batek, Zestoako kasuan bezala, behin urratsa emanda, inongo biktimarik baztertzea ez da onargarria eta iraganeko zauriak era duin batean orbandu nahi badira, alkateari falta izan zaion nortasun eta ausardiaz jokatzeko eskatzen diogu» diote .
Bukatzeko, hemendik aurrera beraien jarrera nolakoa izango den azaltzerakoan «abuztuko idatzian luzatu bezala, Zestoako EH Bbildu, dagokion ardurak bere eginik, indarkeriak eragindako biktimen aldeko errekonozimenduan elkarlanean aritzeko prest dagoela adierazi nahi dugu» diote.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión