Aurrera doaz Euskararen Egunaren inguruan antolatutako ekimenak
Gaur ospatuko dute ikastetxe denek, baina aurreko eta ondorengo egitaraua zabala da
JUAN MARI ZUBIAURRE
Miércoles, 3 de diciembre 2014, 00:09
Asteburuan abian jarri ziren Euskararen Egunaren inguruan antolatu diren ekimenak. Gaur da Nazioarteko Euskararen Eguna, abenduaren 3a, eta aurten ekintza bateratu bat egitea baztertu eta ikastetxe bakoitzak berea egitea erabaki zen, baina bestelako hainbat ekintza dagoeneko aurrera eraman dira eta datorren asteburua bitartean beste batzuk proposatzen dira.
Publicidad
Urrutira joan gabe oso ekimen interesgarria izan zen atzo udal ba-tzar aretoan burututakoa. 28 ikaslek hartu zuten parte, DBH4ko 14 geletako ordezkariak. Ikasleek telebistari garrantzi handia eman zioten. Ez omen dago bere adinekoen-tzako edukirik euskaraz. Haurren-tzat eta helduentzat bakarrik. «'Los Simpson' bezalako programa bat euskaraz ondo legokeela», esan zuten. Ama hizkuntza eta etxeko erabilera kalean egiten den erabilerarekin lotu zuten: «Etxean euskaraz egiten duenak kalean ere euskaraz egingo du», adierazi zuten. Euskarazko kultur produktu gehiago egotea ere eskatu zuten, kontzertuak, liburuak edo pelikulak esate baterako. Zerbitzu publikoak euskaraz eta denda eta tabernetako iragarki eta oharrak ere euskaraz eskatu zituzten.
Azkenean hauxe esan zuten: «Asko eskatzen ari gara, baina guk hasi behar dugu benetan euskaraz bizitzen, besteei eskatzea ondo dago, baina norberak egin behar du ahalegina». Interbentzio hori txalotua izan zen.
Bezperan, Batxilergo eta Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek Etxepare Rap saioa entzun ahal izan zuten, Imanol Epelderen ahotik, bi emanalditan, 9:30ean Lizardi eta Monte Albertiakoek eta 11:40ean Oteitzakoek. Guztira 356 ikaslek hartu zuen parte ekitaldi arrakastatsu honetan. Etxepare, Oihenart... euskal klasikoak gazteengana hurbiltzeko modu berria, kantuaren bidetik, raparen eskutik.
Gaur arratsaldeko 19:00etan hasita 'Oroitzapenak' antzezlana ikusgai izango da Modelo Aretoan. Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleentzat ostiralerako, abenduak 5, Durangoko azokara bidaia antolatu da. Azkenik datorren asteburura begira, zine emanaldiak izango dira larunbat, igande eta astelehenean arratsaldeko 17:00etan Modelo Aretoan. 'Dixie eta Matxinada Zonbia' filma ikusteko aukera izango da.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión