Hainbat jolas eta emanaldi antolatu dira biharko egunaren inguruan.

Euskararen Egunaren inguruan, egitarau zabala

Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak hainbat ekintza antolatu dituzte biharko

PPLL

Martes, 2 de diciembre 2014, 00:10

Bihar, asteazkena, Euskararen Eguna ospatzen dela eta, Herri Ikastolak egitarau zabala antolatu du. Euskaraz Biziko ikasle taldea aritu da antolaketa lanetan. Taldea LH 3. ziklotik hasi eta DBHko ikasleez osatua dago.

Publicidad

Programa ondorengoa izango da: Haur Hezkuntzan, goizeko etatik 10:30era ipuin antzeztua DBH 2ko ikasleen eskutik; 11:15etik 12:30era Altxorraren bila; 15:00etan kalejira plazaraino musikaz lagunduta; 15:30ean erromeria pergolan eta Argitxoren bixita; 16:30etik aurrera talo-jana eta kantu jira pergolan. Lehen Hezkuntzako haurrei dagokienez: goizeko 08:30ean pregoia pergolan; tan herri kirolak; 11etan Mihiluze geletan; 14:30ean tailerrak geletan; 16:30etik aurrera talo-jana eta kantu jira pergolan.

DBH-ko ikasleenkasuan, bestalde, goizeko 08:30-09:30era pregoia txalapartaz lagunduta; 9etan ipuin antzeztuak HHko ikasleei. Gainon-tzeko DBHko ikasleek dramatizazio saioak aretoan. Goizeko 11:00tan, karaokea eta musika emanaldiak aretoan, eta arratsaldeko 14:30etik aurrera herri kirolak kiroldegian.

Zaragueta herri eskolak ere, biharko egitarauan, goizetik txapak eta horma irudia osatzea antolatu du. Goizeko 10:45ean kantu saioa; 11:10etan, argazkia eta ondoren, zine emanaldia zikloka.

Ea eguraldiak pixka bat lagun-tzen duen eta gutxienik euririk ez duen egiten.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad