Urnieta
Pontx pailazoaren ikuskizuna ikusgai izango da ostiralean Xoxoka auzoanXoxokako auzoko elkarteak antolatuta, Pontx pailazoaren ikuskizuna ikusgai izango da ostiral honetan. Umorea, magia eta sorpresak izango dira bertan txikientzat. Arratsaldeko 17:30ean hasiko da ikuskizuna, Xoxokako Eskola zaharrean. Euskaraz eta dohainik izango da.
Etxeberriko jaiak
Ekintzez, festez eta ospakizunez beterik izango da aurtengo iraila ere Urnietan eta abiapuntua azken urteetan egutegian lekua egitea lortu duten Etxeberriko jaiekin emango zaie.
Auzo-elkarteak hiru eguneko egitarau oparo eta anitza antolatu du herria jai-giroan murgiltzeko. Festak irailaren 12an hasiko dira ostiralarekin. Txupinazoa jaurtiko da arratsaldeko 18:30ean eta ondoren, zezen-mekanikoaz eta Komerik erromeriaz gozatu ahal izango da.