Urnieta
Merkatariei zuzendutako saio bat gaur eskainiko da Lekaio kultur etxeanJ. F. M.
urnieta.
Martes, 11 de noviembre 2025, 20:29
Urnietako Udalak eta Beterri-Buruntzako Mankomunitateak saio bat antolatu dute tokiko merkatariei zuzendua. Gaur, azaroak 12, izango da, 14:30ean hasita Lekaio Kultur Etxean.
Publicidad
Beterri-Buruntzako Mankomunitateak eskualdeko merkatariei eskaintzen dizkien zerbitzuak eta baliabideak aurkeztea izango da saio horren helburua.
Bertan ondorengotza programa aztertuko da: Belaunaldi-erreleboaren plangintza errazteko eta negozioen jarraipena bermatzeko tresna.
Prestakuntza eskaintza
Horretaz gain, prestakuntza-eskaintza ere mahai gainean jarriko da: Merkataritza-sektorerako ikastaro eta tailer espezifikoak, kudeaketan eta digitalizazioan dituzten trebetasunak indartzeko pentsatuak.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión