Urnieta

Euskaraldiaren ekitaldi nagusia egingo dute gaur goizean Zubitxo plazan

Koreografia bat dantzatuko dute, zenbait abesti kantatuko dituzte eta bertsoak entzuteko aukera egongo da

MARÍA CORTÉS

urnietA.

Sábado, 5 de noviembre 2022, 00:03

Gerturatzen ari da pixkanaka Euskaraldiaren hirugarren edizioa, 'hitzez egiteko garaia' dela aldarrikatzeko. Hori horrela, Euskal Herriko makina bat txokotan ospakizun hitzorduak antolatu dituzte hizkuntza ohituretan eragitea xede duen ariketan murgiltzen hasi daitezen herritarrak. Azaroaren 28tik urriaren 2ra bitarte egingo da aurten Euskaraldia, eta, Urnietan, hori iragartzeko festa izango da gaur. Eguerdiko 12:00etan, Zubitxo plazan, ekitaldi nagusia egingo dute antolatzaileek, herria girotzen joateko hainbat ekintza antolatzearekin batera. Bertan, Egape Dantza Taldeak koreografia bat dantzatuko du, Kantazaun elkarteak zenbait abesti kantatuko ditu eta bertso eskolako kideen bertsoak entzuteko aukera ere izango da.

Publicidad

Hortaz gain, gune ibilitaria egongo da, Euskaraldiko arropa eta materiala erosteko aukerarekin. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek izena emateko aukera ere izango dute. Horretarako, euskara norekin eta zenbatetan erabili nahiko duten pentsatu beharko dute: ahobizi edo belarriprest rolean aritzeko.

'Tik-Tokaldia' eta yoga

Bestalde, TikTok lehiaketa bat abian jarri da 13 urtetik gorako gazteentzat. Parte hartzaileek Euskaraldiaren hirugarren edizioko kantaren zati bat abestu eta dantzatu beharko dute eta publikatzerakoan ondorengo helbideak eta hashtag-ak jarri beharko dituzte: @euskaraldia.urnieta #Euskaraldia2022 #HitzezEkiteko #Ahobizi # Belarriprest #Arigunea #Lorpen #Erronka.

Publikazioei dagokionez, 16 urtetik gorakoen bideoak soilik partekatuko dira Euskaraldiko kontuan irudien babes legearengatik, baina parte hartzaile guztien artean euskararekin eta euskal kulturarekin lotura duen sari eder bat zozketatuko da. Parte hartzeko interesa dutenek azaroaren 17ra arte dute bideoak bidaltzeko aukera.

Halaber, ekimenaren baitan, euskaraz emango diren bi yoga klase eskainiko dira azaroaren 12an, 10:00etan eta 12:00etan. Izena eman nahi dutenek 688 603 77 telefono zenbakira deitu edo WhatsApp-ez idatzi beharko dute, azaroak 10 baino lehen.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad