Euskal dantzak praktikatzeko aukera, datorren astean Zilegi Eskolaren baitan
Zilegi Eskolak herriko euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkarrekin aritzen diren saioak antolatzen ditu. Datorren astean, euskal dantzak landuko dira Igantzi Olaranekin. Hainbat dantza herrikoi ikasteko eta praktikatzeko aukera izango da eta 16 urtetik gorakoei zuzendua egongo da. Esan bezala, saioa otsailaren 8an izango da, 18:30etan, Saroben.
Izena emateko bi aukera daude: 663043314 telefonora deitu edo zilegieskolak@aek.eus helbidera idatzi.