Urnieta

Baserritarren Eguna eta Xoxokako jaiak, hitzordu berriak herrian

Sábado, 4 de octubre 2025, 21:00

Urnietak jai-egunak hartzen jarraitzen du irailaren amaiera eta urriaren hasiera bizi honetan. Igande honetan Baserritarren Egunaz gozatzea tokatzen zaio eta bihartik aurrera Xoxoka auzoak hartuko du lekukoa.

Publicidad

Aizkibel harrobiak babestutako txekor jate solidarioa eta sagardo dastaketa nabarmentzen dira, 18:00etatik aurrera. Bildutako dirua Aurrera Markelekin elkartera bideratuko da. Ordu berean Asma Ezazu erronka burutuko da eta 18:30ean hitzordu bikoitza izango da pilotalekuan zesta punta eta erremonte partidekin. Goizean, berriz, meza eta munduko ardoen dastaketa izango dira.

Xoxoka auzoan jaiak astelehenean jarriko dira martxan eta 12:00etan hasiera emango zaie jaiei. Ordu erdi geroago herri kirolak izango dira, Beñat Telleria, Julen Gabirondo, Xabat Olaizola eta Ugain Mugerzaren partaidetzarekin. 14:00etan, herri bazkaria.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad