Borrar

Lasarte

Sexualitateari buruzko tailerra bihar, nerabe eta gazteentzat Gaztelekuan

El Diario Vasco

Lasarte-Oria.

Asteartea, 23 iraila 2025, 20:30

Comenta

Udaleko Hez-kuntza eta Gazteria zinegotzi Maite Iglesiasek 'Treba' programaren bi tailerren berri eman zuen duela gutxi. 'Treba' programa Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen du Udalarekin lankidetzan.

Lehenengo tailerra, 'Sexualitatea ezagutuz: emozioak, desira eta tratu ona', pasa den astelehenean burutu zen. Bertan, Ageda Blasco hezitzailea egon zen eta 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta zegoen. Sexualitateari, emozioei eta errespetuan oinarritutako harremanei buruz hausnartzeko gune seguru bat eskaintzea zuen helburu.

Bigarren tailerra, 'Sexualitatea birpentsatzen: autonomia, plazera eta loturak', bihar izango da, Gaztelekuan, 17:30etik 20:30era, Ageda Blascoren dinamizazioarekin. Oraingo honetan 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta autonomia, plazera eta sexualitatearen bizipenean dauden loturak izango ditu ardatz. Bi jarduerak doakoak izango dira, eta, bigarren tailerraren kasuan, izena eman behar da aldez aurretik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Sexualitateari buruzko tailerra bihar, nerabe eta gazteentzat Gaztelekuan