Lasarte-Oria
'Heriotzaz, beldurretik maitasunera' bertso saioa azaroaren 15ean izango daZabaletako auzo elkarteko egoitzan izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan, eta sarrerak salgai daude dagoeneko Ariman eta Orbelan
'Heriotzaz, beldurretik maitasunera' bertso saioa aurkeztu zuten atzo Hil Argi, Borobilean, Heriotza Bizitzatik eta Zabaleta Auzolan elkarteek eta Earra Bertso Eskolak. Hitzordua, azaroaren 15ean izango da, eguerdiko hamabietan Zabaleta auzo elkarteko egoitzan.
Publicidad
Aurkezpena, talde ezberdinetako kideen parte hartzearekin, Zabaleta auzoan egin zen atzo. Antolatzaileek azaldu zutenez, «azken hilabete hauetan, herio-tzaren inguruko hainbat egitasmo burutu dituzte herriko zenbait eragileek, horien artean, Borobilean eta Heriotza Bizitzatik. Solasaldi, Death Cafea edo aurretiazko borondateen dokumentua egitearen garrantziaz hausnartzeko hitzaldi eta tailerretan». Aldi berean, «Hil Argi Elkartea herio-tzaren ezagutza zabaltzeko helburua duen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Heriotzaren inguruan, maila guztietan, dagoen tabua apurtu eta gai honetan herritarrak ahalduntzen lagundu nahi dugu», adierazi zuen elkarteko Ainhoa Aizpuruak. Aitortu du elkarteak aspaldidanik zuela heriotza landuko zuen bertso saio bat antolatzeko nahia. «Aurten, baliabideak eta bidelagunak aurkitu ditugu horretarako. Heriotzaren gaiak ibilbide ugari ditu lantzeko, baina guk beldurretik maitasunera doan bidea jarraitu nahi dugu. Hainbat gai ekarriko dira oholtzara, eta sortzaile eta entzuleen artean heriotzaz gogoetatzeko aukera eder bat izatea nahi dugu».
Egun horretan parte hartuko duten bertsolariak, Alaia Martín, Ane Labaka eta Oihana Iguaran izango dira. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre egongo da eta aurkezle moduan, Nere Erkiaga.
Nabarmendu nahi izan zuten eragile guztietako ordezkariek, «oso polita dela elkarrekin gauzak egitea. Hil Argik ibilbide batean kokatu gaitu eta gu lagun-tzeko prest. Herrian heriotzaren gaiarekin ibilbide bat egiten joan gara eta orain, elkarrekin, bide horretan gurutzatu gara».
Sarrerak
Bertso saiora joateko sarrerak, 100 bat txartel, salgai jarri dituzte eta bertaratu nahi dutenek Ariman edo Orbelan tabernetan eros ditzazkete, 5 eurotan.
Baina azaroaren 15erako bertso saiori jarraipena emateko bestelako jarduera mordoa izango dira Zabaleta auzoan arratsaldean, urtero antolatu ohi duten Udazkeneko Festaren barruan. Datorren astean emango dituzte xehetasun gehiago.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión