Lasarte-Oria
Euskaraldiko bideo laburren lehiaketako lanak bozkatzeko azken eguna gaur daSecciones
Servicios
Destacamos
Lasarte-Oria
Euskaraldiko bideo laburren lehiaketako lanak bozkatzeko azken eguna gaur daEl Diario Vasco
Lasarte-Oria.
Sábado, 10 de mayo 2025, 21:02
Bideo laburren lehiaketa Euskaraldiari ikusgarritasuna emateko eta aurtengo edizioan izen-ematea sustatzeko tresna gisa sortu da eta aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Arduradunek azaldu zuten bezala, «ez genuen espero hainbeste bideo jasotzea». Guztira 25 lan aurkeztu dira, hiru modalitatetan banatuta: 15 taldean, 5 familian eta 5 bakarka. Eta egun hauetan herri bozketaren fasea burutu da, baina gaur amaitzen da. Aurkeztu diren bideoak ikusi eta euren botoarekin parte hartzera animatzen dituzte herritarrak. «Publikoaren sariaz gain, epaimahai batek proposamenak ere baloratuko ditu, eta modalitate bakoitzeko bigarren sari bat emango du, ezarritako oinarrien arabera», adierazi dute Udaletik.
Datorren astean, Euskaraldiaren hasierarekin batera, maiatzaren 15ean, Okendo Plazan irekiera ekitaldia egingo da eta bertan lehiaketaren sariak banatuko dira. Arratsaldeko 19:00etan izango da. Egun hori berezia izango dela azpimarratu dute arduradunek: «Maiatzaren 15 egun berezia izango da. Goizean Mintzodromoa burutuko da, 10:00etatik 11:00etara Okendo plazan. Eta arratsaldean berriz, irekiera ekitaldia 19:00etan Okendon, bideo lehiaketaren sari banaketarekin eta txapa jartze masiboarekin».
Baina ez da hurrengo asteko hitzordu bakarra izango. Duela gutxi egin zen aurkezpenean, Arkaitz Illarramendik, Ttakun Elkartearen izenean, Lasarte-Orian euskararen erabilera sustatzen jarraitzeko eta Euskaraldiaren espiritua indartzeko aurreikusita dauden hurrengo ekitaldiak zehaztu zituen: Gurasoleku festa photocall-arekin (maiatzak 14), Oaintxe in deu txarangaren 10. urteurrena (maiatzak 17), Loiolako Iñigo auzoko jaiak (maiatzak 18), Festival Bizipoza (hilak 23), Udaltop Jardunaldia (maiatzak 22-23) eta zinema euskaraz Kultur Etxean.
Gogoratu ere, hizkuntza ohiturak astintzeko ariketa ostegunean hasiko dela eta ordura arte zabalik egongo dela Ahobizi edo Belarriprest gisa izena emateko epea (Euskara zerbitzuko bulegoan eta Ttakun Kultur Elkartearen bulegokoan ere).
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Circula sin dos ruedas, en sentido contrario y triplica la tasa de alcohol
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.