Borrar

Hernani

Osiñagako Auzo Elkarteak Nafarroara irteera antolatu du udari amaiera emateko

DV

Osteguna, 21 abuztua 2025, 20:31

Comenta

Udarari amaiera emateko, egun pasa antolatu dute Osiñagako auzotarrek. Bidaia irailaren hasieran izango da, 7an. Auzo Elkarteak Nafarroara antolatu du irteera. Goizeko 9:00tan dago iragarrita Loiditik edo Bordaberritik irteera. Zuzenean joango dira Aralar aldera eta San Migeleko parajean egingo dute hamaiketako ederra. Ondoren, Leitzara abiatuko dira eta Iñaki Perurena harrijasotzaileak eraikitako Peru Harri museoa bisitatuko dute. Bukatzeko, Lekunberriko Mugiroko Bentan bazkalduko dute.

Autobusa Auzo Elkartearen kontura da eta bazkaria norberak ordaindu beharko du. Joateko asmoa dutenek lehen bait lehen Auzo Elkarteko komisioko edozeinekin kontaktuan jarri behar dute (edo 649 493 920 telefonoan (Amaia). Izena emateko azken eguna, abuztuaren 26a.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osiñagako Auzo Elkarteak Nafarroara irteera antolatu du udari amaiera emateko