Hernani
Hernaniko Gaztelekuak irekiera festa egingo du arratsaldeko 16:30ean12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gaztetxoentzako zerbitzuak asialdi hezitzailea eskaintzea du oinarri
El Diario Vasco
hernani.
Osteguna, 18 iraila 2025, 20:09
Hernaniko Gaztelekuak irekiera festa egingo du gaur, irailaren 19an. 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gaztetxoentzako zerbitzu horrek asialdi hezitzailea eskaintzea du oinarri.
Irailean eta urrian zehar asteartetik larunbatera egongo da irekita Aristizabal 5ean dagoen espazioa. Asteartetik ostegunera, 17:00etatik 20:00etara, eta, larunbatetan, 16:30etik 20:30era. Urriaren 19tik aurrera zerbitzua igandetan ere eskainiko da, 17:00etatik 20:00etara.
Hainbat ekintza prestatu dituzte Gaztelekuko hezitzaileek irailerako, hala nola, Euskal Jaien harira antolatutako txistorrada (irailak 20) edota Costa Jumpera egingo den irteera (irailak 27). Urrian, urpekaritza egiteko aukera izango dute gaztetxoek (urriak 4) eta Gau Beltzaren harira antolatutako hainbat ekintza izango dira.
Hernani.eus/gaztelekua webgunean Gaztelekuaren inguruko informazioa dago eskuragarri: Hala nola, zerbitzuaren erabiltzaile izateko izen-emate orria edota hezitzaileekin harremanetan jartzeko komunikazio kanalen informazioa (688 823 420 edo gaztelekua@hernani.eus).
Hilabetero programazio berria antolatzen dute hezitzaileek, hortaz, ekintzaz beteriko espazio segurua aurkituko dute gaztetxoek Aristizabal kalean.
Hausnarketa
Urtarriletik aurrera hausnarketa prozesu bati hasiera emango zaio: Herriko nerabeekin batera parte-hartze prozesu bat egingo da datorren ikasturtean Gaztelekuan hainbat berrikuntza eskaintzeko helburuarekin. Hainbat gai jorratuko dira, besteak beste, aisialdi eskaintzaren ezaugarriak eta egungo aisialdi eredua, nerabeen beharrak...
Hortaz, 2025eko abendu amaiera arte egongo da irekita Gaztelekua eta, ondoren, hausnarketa prozesuari emango zaio hasiera. Aurreikusten den hausnarketa prozesuan zehar ere egongo da nerabeei bideratutako eskaintza, eta hausnarketa nerabeekin batera egingo denez, balioan jarriko dira haiek egiten dituzten proposamenak.