Hernani
Biteri Kultur Etxeko ikastaroetan izen-emateko epea gaur amaituko daGuztira, adin ezberdinetako herritarrentzako 20 ikastaro eskainiko dira: 15 helduentzat eta 5 haurrentzat
El Diario Vasco
hernani.
Osteguna, 18 iraila 2025, 20:09
Biteri kultur etxeko ikasturte honetako ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago egun hauetan eta gaur arte izango dute herritarrek aukera eskainiko diren 20 ikastaroetako batean (bost, haur eta gaztetxoentzat; 15 helduentzat) izena emateko, Biterin bertan (09:00-13:00/16:00-20:00) edo online (www.kultura.hernani.eus).
Ikasturtea urriaren 1ean hasiko da. Plaza kopurua baino izen-emate gehiago dauden kasuetan, zozketa irailaren 22an egingo da.
Helduentzako 15 ikastaroko eskaintza dago. Horietako 12 ikasturte osoko ikastaroak izango dira eta beste hirurak, ikastaro laburrak.
Ikasturte osoko ikastaroak hauek izango dira: Egur taila, pintura, zeramika, patchwork, altzariak berritzea eta aldatzea, arropa konponketa, joskintza eta patroigintza, antzerkia, dan-tza garaikidea, dantza latinoak, tai chi kung, mindfulness eta yoga. Ikastaro laburrak, berriz, argazkigintza digitala, dekorazioa naturako elementuekin eta sukaldaritza.
Haur eta gaztetxoentzat
Haur eta gaztetxoentzat, bost ikastaro eskainiko dira (euskaraz): Sormenarekin jolasean (3-5 urte), pintura eta marrazketa (6-9 urte), antzerkia (9-12 urte), naturako elementuekin jolasean (10-12 urte) eta marrazketa (13-17 urte).