Borrar
Ainara Atorragasti alkateordea hurbildu da bere etxera.
Hernani

Antonio Tapia Txapartegik 100 urte bete ditu

Asteasun jaiotakoa, duela bost urte etorri zen Hernanira bizitzera

Asteazkena, 16 uztaila 2025, 14:39

Comenta

Antonio Tapia Txapartegik 100 urte bete ditu. Ainara Atorrasagasti alkateordea Udalaren eta herriaren izenean, zorionak ematera hurbildu zaio etxera.

Asteasun jaiotakoa 1925eko uztailaren 16an, Anoetan eta Donostiako Loiola auzoan pasatu du bizitzaren parte handiena. Duela bost urte etorri zen Hernanira bizitzera, Oskar semearen eta Argiñe Zubiri errainaren etxera. Igeltseroa, bertsozalea eta baratze-zaintzaile porrokatua izan da.

Egun seinalatu honetan, etxekoak, Asteasuko anaia Inaxio eta Anoetako Xantine jatetxeko lagunak etorri izan ditu ondoan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Antonio Tapia Txapartegik 100 urte bete ditu

Antonio Tapia Txapartegik 100 urte bete ditu