Larunbat gaueko irudia udalerriko frontoian.

Astigarraga

60 parte-hartzaile larunbat gauean udalerriko frontoian egin zen xake txapelketan

El Diario Vasco

Astigarraga.

Lunes, 22 de septiembre 2025, 20:22

Larunbata gauez ospatu zen herriko frontoian Astigarraga X.K-aren pizza eta xakearen arteko uztarketa. 60 partehartzaile,umeak eta helduak nahastuta eta bi aste aurretik, plaza guztiak agortuak. Arrakasta eta ongi-etorri itzela eduki du estreineko torneoak xakezaleen artean. Bederatzi erronda azkar izan zituen torneoak, 3'+2'' formatuan jokatua. Hugo Rodríguez 11 urteko Donostiako mutikoak irabazi zuen txapelketa, 8 puntu pilatuta. Bigarren Astigarraga X.K-eko Iñigo Ximenez gelditu zen 7.5 punturekin eta hirugarren Hugo Alvarez astigartarra 7.5 punturekin.

Publicidad

1.700 ELO puntuz azpiko txapelduna, Astigarraga xake klubeko 11 urteko Iosu Used gelditu zen, sailkapen orokorrean 5. postuan geratu ostean.

Antolatzaileek Hernaniko Euskal Pizza eskertu nahi izan zuten emandako babes eta laguntzagatik eta hurrengo urtean ere torneoa antolatzeko konpromezua hartu zuten. Giro polita partehartzaileen artean, maila polita egon zelarik torneoan, azpimarratu egin behar bukatu eta gero.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad