Astigarraga

Irekita dago Emakumeentzako Jabetze Eskolan izena emateko epea

Apuntatzeko azken eguna, irailaren 19a izango da, baina taldeetan urte osoan eman daiteke izena

María Cortés

Astigarraga

Miércoles, 27 de agosto 2025, 20:48

Emakumeentzako Jabetze Eskolaren edizio berria martxan jarriko da udazken honetan herrian. Izen-ematea, online /Udaletxeko web-orriaren bidez) edo Emakumeon Etxean (presentzialki etorrita) egin daiteke. Ikastaroetan izena emateko azken eguna irailaren 19a da. Data hori igarota, interesik izanez gero, jarri gurekin harremanetan. Taldeetan urte osoan zehar eman daiteke izena.Plaza guztiak beteko balira, bazkideek lehentasuna izango dute eta hautaketa zozketa bidez egingo da.

Publicidad

Arduradunek gogorarazi dutenez, bazkide egitea doakoa da. Interesa baduzu, zatoz Emakumeon Etxera edo jarri gurekin harremanetan. «Baina Emakumeon Etxeko proiektuek aurrera jarrai dezaten, udazken honetan 15 euroko ekarpena eskatu nahi dizuegu. Ekarpen hau behinbakarrik egin beharko da, ikastaro batean baino gehiagotan parte hartu arren. Ordainketarekin arazorik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan». Gainera, beste urteetan bezala, aurrez abisatuta haur zaintza zerbitzu doakoa egongo da.

Gogoratu, Emakumeon Etxeko ordutegia honako hau dela: astelehenetan, asteartetan eta ostiraletan, 09:00etatik 15:00etara, eta asteazken eta ostegunetan, 13:00etatik 19:00etara.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad