Astigarraga
AEK euskaltegian izena emateko azken egunakMatrikulazio-kanpainaren azken egunak dira herriko AEK euskaltegian eta oraindik bada aukera bertan izena emateko, «euskera ikasi edota hobetu nahi dutenentzat».
Gainera, ikasturte honetan ere, Astigarragako Udalak %75 eta %100 arteko dirulaguntza emango die AEK-n matrikulatzen diren astigartarrei. Informazio gehiago behar izanez gero, euskaltegira jo (kultur etxe zaharran); 607 610 687 telefonora deitu edo astigarraga@aek.eus helbidera idatzi.
Sagar-zakuaren pisua
Bestalde, Sagar Uzta Festan izan ziren eta sagar-zaku lehiaketa antolatu zuten. Bertan, herritarrek sagar-zakuaren pisua zein zen asmatu behar zuten euro baten truke. Irabazleak Lekungarai baserriko gazta ederra eta Zapian sagardotegiko bi botila eskuratu ahal izan zituen.
Lehiaketa amaituta, aurtengo irabazlea Sara Lizeaga astigartarra izan zen.