Andoain

Udal egutegia osatzeko argazki lehiaketan parte hartzeko epea, zabalik

M. C.

andoain.

Sábado, 11 de octubre 2025, 20:45

Udalak aurreko urtetan bezala, datorren urteko egutegia herritarren partaidetzarekin osatu nahi du, lehiaketa baten bitartez aukeratuak ateratzen diren 12 argazkiekin, bakoitza 150 euroko saria Salkingo dendetan gastatzeko bonotan jasoko duelarik. Pertsona berak sari bakarra jaso ahal izango du. Gaiari dagokionez, 'Andoain, kultura herria' da bederatzigarren edizio honetan aukeratu dena. Argazkiak argitaratugabeak izan behar dute eta egile bakoitzak gehienez 3 argazki aurkeztu ditzazke. Aukeratu den argazkian azaltzen diren pertsonak identifikagarriak balira, egutegian azaltzeko haien baimena aurkeztu beharko da. Parte-hartzaileek 16 urte gorakoak izan behar dute.

Publicidad

Formatua, bereizmen handiko digitala, horizontala eta 2-10 MB pisukoa, zabalera 4350 px x altuera 2900 px. Bereizmena 300 ppp, eta Adobe RGBn JPGn.

Aurkezteko epea, urriaren 1etik 31 arte izango da andoain.eus webguneko egoitza elektronikoan edo aurrez aurre Atarian. Emaitzak azaroaren 15 baino lehenago jakinaraziko dira. Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak andoain.eus webgunean.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad