

Secciones
Servicios
Destacamos
DV
Andoain
Domingo, 19 de enero 2025, 16:11
Buruntza Auzo Elkarteak, Punttuka Bertso Eskolak eta Gaztañaga eta Mizpiradi sagardotegiek, Udalaren laguntzarekin, antolatu zuten ostiral gauean lehenengo aldiz egin zen txotx irekiera ekitaldia. Aurten Gaztañagan egin zen eta jende ugari hurbildu zen. Giro ederra egon zen afarian eta bertan Sebastian Lizaso eta Ion Belokirekin batera, Aritz Eskudero aritu zen bertsotan. Bestalde, Aire Eire taldeak euskal kantak eta irlandarrak jo zituen.
Txotx denboraldia hemen da, urteko saio honetan egutegian markatuta egoten den hitzordua. Duela aste batzuk, Euskal Herriko sagardogileek 2025eko sagardotegi denboraldia aurkeztu zuten Donostiako Konstituzio Plazan eta aste honetan, Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin zen Txotx irekiera ofiziala.
Andoni Alvarezek (Andoaingo alkatea), Ainhoa Aiertzak (Buruntza Kultur Elkartea), Ion Belokik (irekitze ofizialeko protagonista), Axier Gaztañagak (Gaztañaga sagardotegia) eta Jon Mikel Arruabarrenak (Mizpiradi sagardotegia) egin zuten Andoainen lehenbiziko aldiz ospatuko den ekitaldiaren aurkezpena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.