Palan aitzindari izandako emakumezkoak omendu zituzten
Jardunaldi ireki bat antolatu zen Arrate frontoian, Martxoak 8 egunaren programaziori amaiera borobila emateko
Andoaingo Arrate frontoian palaz jokatzeko gogoa izan zuten edozein neska edo emakume jardunaldi irekira gonbidatu zitzaien pasada den larunbatean. Han ibili ziren arratsaldean kirol honetaz gozatzen.
Bestalde, Beterri-Buruntzako pala topaketaren bosgarren edizio honetan, kirol jarduera horretan aitzindari izandako emakumezkoak omendu zituzten. Hauek izan ziren aitortza jaso zuten emakumeak: Bakartxo Barriola, Arantxa Garmendia, Nekane Lasa, Pili Otaegi, Lourdes Otaegi, Juanita Rodríguez, Pilar Rodríguez, eta Ana Mari Usandizaga.
Azken ekitaldi honekin amaitu dira aurtengo Martxoak 8 egunaren inguruan antolatutako ekimenak. Urtero bezala, egitarau oparoa osatu du Andoaingo Udalak, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira.