Andoain
Ekitaldia antolatu du ostegunean Larramendi Bazkunak, KaimuturreanEl Diario Vasco
Andoain.
Sábado, 27 de septiembre 2025, 20:18
Manuel Larramendi Kultur Bazkunak datorren ostegunerako hitzordua jarri du. Andoaingo Kaimuturrean (espigoian), herritarrak gonbidatuko ditu arratsaldeko 18:30etan, udazken osoan burutu nahi duen ekinaldiaren aurkezpena egiteko; herri osoari zabalduko zaion adierazpen baten bitartez.
Publicidad
'Andoaingo Euskera, Bihotzetik kalera' izena duen ekinaldiaren xedea eta helburu, «Andoaingo erdigunean, bihotzean, euskararentzat egoitza berria zabaltzea da, Andoaingo euskaldun, euskaltzale eta euskara maite duten herritarrei espazio eta aukera berri bat eskaintzea», azaldu dute arduradunek.
Arratsaldean hasita, jateko eta edateko aukera izango da Zumea eta Kale Nagusia elkartzen diren gunean. Eta, gainera, Aidurü musika taldeak girotuko du arratsaldea. Iñaki Gozalo 'Wentxi'k (bateria), Esti Mujikak (teklatua), Jon Huizik (baxua), Larraitz Arriolak (ahotsa) eta Axi Aranburuk (gitarra) osatzen dute taldea.
Baina ez da Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuko duen hitzordu bakarra. Datorren astekoaz aparte, nabarmentzekoa, datorren azaroaren 15ean, Goikoplazan, antolatuko duen azoka gastronomikoa eta artisauena.
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión