Gaurko ekimena Kaimuturrean izango da. AIURRI

Andoain

Ekitaldia antolatu du Larramendi Bazkunak, gaur Kaimuturrean

Arratsaldean hasita, jateko eta edateko aukera izango da Zumea eta kale Nagusia elkartzen diren gunean

El Diario Vasco

andoain.

Miércoles, 1 de octubre 2025, 20:56

Manuel Larramendi Kultur Bazkunak gaurko hitzordua jarri du. Andoaingo Kaimuturrean (espigoian), herritarrak gonbidatuko ditu 18:30ean, udazken osoan burutu nahi duen ekinaldiaren aurkezpena egiteko; herri osoari zabalduko zaion adierazpen baten bitartez. 'Andoaingo Euskera, Bihotzetik kalera' izena duen ekinaldiaren xedea eta helburu, «Andoaingo erdigunean, bihotzean, euskararentzat egoitza berria zabaltzea da, Andoaingo euskaldun, euskaltzale eta euskara maite duten herritarrei espazio eta aukera berri bat eskaintzea», azaldu dute arduradunek.

Publicidad

Arratsaldean hasita, jateko eta edateko aukera izango da Zumea eta Kale Nagusia elkartzen diren gunean. Eta, gainera, Aidurü musika taldeak girotuko du arratsaldea. Iñaki Gozalo 'Wentxi'k (bateria), Esti Mujikak (teklatua), Jon Huizik (baxua), Larraitz Arriolak (ahotsa) eta Axi Aranburuk (gitarra) osatzen dute taldea.

Baina ez da Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuko duen hitzordu bakarra. Nabarmentzekoa, datorren azaroaren 15ean, Goikoplazan, antolatuko duen azoka gastronomikoa eta artisauena.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad