Borrar
Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga dira antzerkiaren protagonistak. TXALO

Andoain

'Almazenean' antzezlana, gaur arratsaldean Basteron

Kevin Iglesias

Andoain

Asteazkena, 17 apirila 2024, 20:32

Comenta

Antzezlanak bueltan dira Bastero Kulturguneko eszenatokira. Taula gainean Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktore ezagunak izango dira. Txalo Produkzioak eskainitako 'Almazenean' antzerkiarekin datozti, biak elkarrekin protagonismoa partekatuz. Gaur arratsaldeko 20:00etan izango da, auditorioan, Hermanos Machado saria jaso zuen lan honekin.

Galartza erretiroa hartzear dagoen arduraduna izango da, eta Gurrutxaga lanpostuan ordezkatuko duen gaztea. Bost egunez partekatuko dute lantokia, antza denez ezer ez gertatzen den almazen huts batean. Hala ere, isilune deserosoetan, itxaronaldiko nekean, erlojuaren tik-tak okerra atzealdean entzuten den momentuetan, bien arteko gatazka eta gezur handi baten zama azaleratuko dira. Baina biek amankomunean duten 'galtzaileen kontzientziak' batuko ditu.

Komediaren bitartez lan munduan pairatzen den esplotazioaz eta kapitalismoaz hausnartzeko tartea emango du. Sarrerak salgai daude Basteroko leihatilan edo Kutxabank Tickets webgunean, 12 euroan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 'Almazenean' antzezlana, gaur arratsaldean Basteron

'Almazenean' antzezlana, gaur arratsaldean Basteron