Josebe Araña, Josu Iguiñiz, Maialen Pikabea eta Ocine Mendibileko arduraduna, Javier González. J.O.

Irun

Haur eta gazteentzako euskarazko zinema bueltan da hamar filmekin

Doako emanaldiak datorren asteburuan hasi eta azaroaren amaiera arte izango dira Ocine Mendibilen

Joana Ochoteco

irun.

Viernes, 10 de octubre 2025

Haur eta gazteentzako euskarazko zinema programa bueltan da udazken honetan. Udal Euskara zerbitzuak antolatzen duen ekimen arrakastatsu honek doako hamar emanaldi eskainiko ditu datorren asteburutik aurrera eta azaroaren amaiera arte Ocine Mendibilen.

Publicidad

«Zinema euskaraz ikus ahal izatea normala izan beharko litzateke, baina zoritxarrez ez da horrela», azaldu zuen atzo Josu Iguiñiz Euskara ordezkariak. Udal arlotik «euskarari aukera ematea proposatzen dugu, ohitura berriak hartzeko eta haur eta gaztak zinema euskaraz ikustera animatzeko». Ordezkariak gogorarazi zuenez, programa hau duela lau urte jarri zen martxan EAJ-PNVk egin zuen proposamen baten bidez.

Maialen Pikabea Euskara arloko teknikariak eskainiko den programazioa zehaztu zuen: datorren asteburuan, hilak 18 eta 19, 'Superklaus' eta 'Turuleka oiloa' ikusi ahal izango dira, hurrenez hurren. 'Azerik eta Erbik basoa salbatzen dute' (urriak 25), 'Kaixo, Frida!' (urriak 26), 'Yuku eta Himalaiako lorea' (azaroak 8), 'Klara eta hazi magikoen misterioa' (azaroak 9), 'Basatiak' (azaroak 15), 'Super Elfinak' (azaroak 16), 'Patrick' (azaroak 22) eta 'Heidi. Katamotzaren erreskatea' (azaroak 23) pelikulek osatzen dute egitaraua.

Sarrerak, astelehenero

Kasu guztietan emanaldiak 16:00etan izango dira, eta sarrerak doan eskuratu ahal izango dira www.irun.org udal web gunean. Film bakoitzerako sarrerak eskuragarri egongo dira proiekzio astean zehar, asteleheneko 14:00etatik ostiraleko 14:00ak arte. Sarrera librerik geratzen bada epe hau pasa ondoren, Ocine Mendibileko txarteldegian eskuratzeko aukera egongo da filma hasi baino 30 minutu lehenago. Josebe Araña Euskara teknikariak eskatu zuenez, norbaitek sarrerak lortu ondoren «ezingo balitz joan» emanaldira «eskertuko genuke Euskara arlora bueltatzea» sarrera horiek beste norbaitek aprobetxa ditzan.

1.300 ikusle iazko edizioan

Iazko edizioan, programak arrakasta esanguratsua izan zuen: datuen arabera, 1.300 lagunek parte hartu zuten; hau da, batez beste, 130 pertsona joan ziren saio bakoitzera. Horrek esan nahi du edukiera ia osorik bete zela saio bakoitzean.

Publicidad

Josu Iguiñizek Euskara zerbitzutik egin den lana «azpimarratu» nahi izan zuen, «eta Mendibil Merkataritza Zentroko Ocinek emandako laguntza eta prestutasuna eskertu ere».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad