Borrar
Aizpea Goenaga, Juanjo Jiménez, Maialen Pikabea, Arantza Arzak, Josu Iguiñiz, Jon Aizpun, Ainara Bergés, Iñaki Lopez de Lizuriaga eta Ainara Maia. J. O.

Irun

Euskararen Eguneko egitaraua, udazken osoan zehar gozatzeko aukera

Udal zerbitzuak ostiralean hasiko den programa antolatu du, mota guztietako proposamenekin

Asteartea, 7 urria 2025

Comenta

Egun bakar batera ez mugatzea da Euskararen Eguneko ohiko aldarrikapena. Aurtengoan, hala izango da Irunen: Udal Euskara zerbitzuak ostiralean hasi eta abenduaren erdialdera arte luzatuko den egitaraua antolatu du, 'Jantzi euskararen betaurrekoak' lelopean.

Esaldi honekin «aditzera eman nahi dugu Irungo pertsona gehienak, gaitasun handiagorekin edo txikiagoarekin, euskaraz hitz egiteko gai direla, baina horietako gutxik erabiltzen dutela egunero», azaldu zuen Josu Iguiñiz Euskara ordezkariak. Maialen Pikabea teknikari eta zenbait elkarte eta entitateen kideekin batera, egitarau zabala aurkeztu zuen atzo.

  • Urriak 10. PausoK Dancen'Euskara dantzatzen' emanaldia, 19 00tan Amaia Kultur Zentroan. Sarrerak doakoak dira eta Turismo Bulegoan edo irun.org/sarrerak web gunean eskuratu daitezke.

  • Urriak 25. Benta Zaharreko Mutiko Alaien Kantu Jira, 12 00etatik aurrera Urdanibia plazan eta San Juan inguruan.

  • Azaroak 11. Irunero eta Txingudi Online hedabideetan kaleratuko den elkarrizketa grabatuko da 18 00etan Oiasso Museoan. Estibaliz Zubialde psikologoa izango da elkarrizketatua.

  • Azaroak 21. Bernardo Atxaga eta Jabier Muguruzaren errezitaldia, 19 00etan Oiasson.

  • Azaroak 22. Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Lehiaketa, 9 00etatik 14:00etara Palmera Montero Gunean.

  • Azaroak 26. 'Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia' liburuaren aurkezpena, 19 00etan CBA liburutegian.

  • Azaroak 29. Auntxa Trikitixa Eskolaren erromeria, 12 00etan Zabaltza plazan.

  • Azaroak 30. 'Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?' antzezlana, 18 00etan Amaia Kultur Zentroan.

  • Abenduak 3 Euskaltegiko ikasleei zuzendutako ihes gela Oiasso Museoan.

  • Abenduak 5 Zirika Zirkus konpainiaren ikuskizuna.

  • Abenduak 6. T xistularien kantujira (11 30), eta 'Onbuaren itzala' filmaren proiekzioa (18:30etan Oiasson).

  • Abenduak 7. Txistularien diana (8 30) eta muxikoak (12.00), San Juan plazan.

  • Abenduak 14 'Karmele' filmaren proiekzioa Amaia Kultur Zentroan.

Lehen ekimena ostiralean bertan ospatuko dute, PausoK Dance dantza eskolaren eskutik: 'Euskara dantzatzen' emanaldia Amaian antzokian eskainiko dute «euskal musika modernoa gazteei hurbiltzeko» helburuarekin, Jon Aizpun dantzariak azaldu gisa. Sarrerak dan izango dira eta eskuragarri daude Turismo Bulegoan eta irun.org/sarrerak web orrian.

Azaroan hitzordu ugari izango dira, Estibaliz Zubialderi egindako elkarrizketa baten zuzeneko grabazioa barne: psikologoak ama hizkuntzak psikoterapian duen garrantziaz hitz egingo du, Ainara Bergés kazetariak zehaztu zuenez. Gainera, «jendeak nola lan egiten dugun ikusi ahal izango du». Txingudi Online eta Irunero hedabideetan kaleratuko da Oiasso Museoan grabatuko den elkarrizketa.

Literatura, zinema eta musika

Museoak, hain zuzen ere, ekarpen nabarmena egin behar dio Euskararen Eguneko egitarauari: bertan izango dira Jabier Muguruza eta Bernardo Atxaga errezitaldi bat eskaintzeko (azaroak 21) eta euskaltegiko ikasleek ihes gela batean parte hartzeko aukera izango dute (abenduak 3), beste egitasmoen artean. «Guretzat ohore bat da ekintza horiek antolatzea museoan», azpimarratu zuen Aizpea Goenaga zuzendariak. Irundarrak animatu zituen Oiassoko espazioak «euskaraz bizi eta gozatzera».

Literaturak ere badu bere lekua programan «euskaratik eta Euskal Herriatik abiatutako» istorio baten bidez: 'Iraganaren lekuko. Euskal Herriaren historia' liburua aurkeztuko da azaroaren 26an CBAn. Iñaki Lopez de Lizuriaga irundarra bere egileetako bat da, Xabier Irujo eta Unai Belaustegirekin batera, eta zehaztu zuenez, liburuak «ikuspegi oso zabalarekin» jorratzen du gaia.

Zinema ere egongo da 'Onbuaren itzala' proiekzioarekin (abenduak 6), «auzolanetik sortutako filma», gogorarazi zuen Ainara Maiak. Programaren soinu-banda txistuak jartzen du: «hiru ekitaldi prestatu ditugu», erantsi zuen Arantza Arzak txistulariak, abenduaren 6an eta 7an ospatuko direnak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskararen Eguneko egitaraua, udazken osoan zehar gozatzeko aukera

Euskararen Eguneko egitaraua, udazken osoan zehar gozatzeko aukera