Hezten enpresako monitorrek hainbat jolas proposatzen dituzte Parketarrak ekimenaren barruan. I.A.

Hondarribia

Parketarrak ekimenaren azken saioa egingo da ostegun honetan Biteriko parke estalian

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera haurrentzat jolasak egingo dira, partaideak adinaren arabera bi taldetan banatuta

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Miércoles, 22 de octubre 2025

Aurten hirugarrenez Parketarrak martxan jarri du Udalak, Hezten enpresarekin. Parkeetan haur eta gurasoen artean euskararen erabilera sustatzeko ekimena da eta ostegun honetan burutuko da aurtengo laugarren eta azken saioa.

Publicidad

Duela hiru urte herriko hainbat parketan egin zen, eskolaren batean euria egiten zuenean. Joan den urtean aldiz parke estalietara jo zuten eta aurtengo berrikuntza izan da urriko lau ostegunetako saio guztiak Biteriko parke estalian finkatu direla. Gaur, 17:00etatik aurrera, bertaratzen diren haurrak bi taldetan banatuko dira: Zabu-Zibu 3-5 urte bitarkoei zuzenduta dago eta gurasoek ere parte hartu dezakete eta Txirrintxonen 6-9 urte bitartekoentzat jokoak egiten dira.

  • Parketarrak Udala eta Hezten enpresaren eskutik, urriko lehenengo lau ostegunetan.

  • Non eta noiz. Biteriko parkean, 17 00etan eta bi taldetan, 3-5 eta 6-9 urtekoak.

Hezten taldeko Ibanek argitu du nola «Gipuzkoan herri dexentetan egiten dugu, pixkanaka zabaltzen joan den egitasmo bat da, haurrek euskeraz jolasteko. Txikienen kasuan gurasoen presentzia ere eskatzen da eta LHkoak bakarrik ibiltzen dira».

Parkeari zukua atera

Parkeari zukua atera nahi izaten diote. «Parkea ez soilik parkea izatea. Batzutan gurasoak edo haurrak mugatzen dira parkeko jolasetara eta guk beste proposamen batzuk ekartzen dizkiegu, jolas ezberdinekin».

Gogoratzen du nola «Hondarribian hainbat lekutan ibili gara, baina ikusten da parke honetan arrakasta gehiago dugula. Familiak gustura datoz».

Aurten saio denak Biterin egin izana positibotzat jotzen du. «Aurrera eta atzera baldin bazabiltza, familiak galtzeko arriskua dago. Modu ibiltari horrek bazuen bere arriskua. Aurten beti leku berdinean finko egonda, hobe».

Publicidad

Garoa Lekuona Euskara zinegotziak ekimenaren balorazio positiboa egin du, azken saioaren aurretik eta ikusita partaidetza handia egon dela. «Ekimen honi esker modu dibertigarrian, guraso eta haurren artean euskara erabiliz ondo pasatzea lortu nahi dela, gurasoengan hizkuntzarekiko kontzientzia sortuz, eta gune hauetatik haratago ere euskara erabiltzeko ohitura bultzatzeko xedearekin».

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad