Borrar
Eguardian Arma Plazan egiten den dantza erraldoia da Muxiko Egunaren momentu berezietako bat. F. DE LA HERA
Euskal Herri osoko 500 dantzari inguru espero dira igandeko Muxiko Egunean

Hondarribia

Euskal Herri osoko 500 dantzari inguru espero dira igandeko Muxiko Egunean

Lehen dantza erraldoia eguerdian izango da Arma Plazan eta bazkalostean jai giroak kiroldegian jarraituko du

Iñigo Aristizabal

Hondarribia

Miércoles, 9 de abril 2025

Igande honetan 'VI. Muxiko Eguna' egingo da, Zumardikoak eta Lagun Artean elkarteek antolatuta. Seigarrena diogu baina hamabigarrena dela ere esan daiteke. Izan ere, 2014an Hotel Urdanibian egiten hasi ziren, ondoren hiru urtez Beko-Errota jatetxean izan zen eta 2018tik hartu du orain daukan forma.

Eguraldi txarra egingo balu, Soroetako frontoira joan beharko dute egun hortan espero diren 500 inguru dantzariek. Bestela, hau izango litzateke igandeko egitaraua: 11:15ean partaide gehienak Damarriko plazan bilduko dira eta han lehen dantza egingo dute. 11:30ean Damarritik Arma Plazako bidea hartuko dute, Auntza Trikitixa Eskola, Maltzeta Taldea, Oinkada eta Izugarriako trikitilariekin batera. Azken talde hontako erraldoiak ere batuko dira. Udaletxe paretik pasatzerakoan txalapartaren doinuak agurtuko ditu.

Eguerdiko 12:00etan Arma Plazan egingo da eguneko lehen dantza erraldoia, Oinkada musika taldearen laguntzarekin. 13:15ak aldera, eguneko bigarren ibilaldia hasiko da, San Pedro kaleraino, bertan dantza eta poteoa izango dituztelarik

Ortzi Alonso: «Oso polita da hainbeste jende kalean dantzan ikustea. Euskal kulturaren referente bat da»

Ondoren, talde guztia kiroldegira abiatuko da, bertan egingo bait da ia 400 lagunentzako bazkaria. Hau bukatzerakoan berriz ere Oinkadak girotuko du jaia eta, bukatzeko, 19:30ean, Iparraldeko Holako musika taldearen txanda izango da.

Ekitaldiaren aurkezpenean Zumardikoak Elkarteko Izaskun Muñoak adierazi zuenez, «Euskal Herri osoko jendea dator. Nafarroatik bi autobus, Iruñetik eta Lizarratik, baita Bilbotik ere. Asteasu eta Eibarreko jendea lehen aldiz etorriko da eta gero, betikoak: Irun, Lezo, Errenteria, Pasaia, Oiartzun, Bera, Lesaka, Etxalar, Hernani, Donostia, Urretxu, Zumarraga, Azpitia, Sopela, Zaldibar, Agurain, Urruña, Miarritze...».

Elkar lana eta giro ona

Bestetik, «eskertuta gaude Udaletxearekin, sei urte hauetan lagundu gaituzten guztiagatik, bai eta Lagun Artean elkartearekin ere, mugitu duten jende piloarengatik eta egin duten lan guztiagatik». Lagun Artean elkarteko Patxi Lazkanoren desioa da «eguraldi ona egitea eta jende asko urbiltzea eta ongi pasatzea».

Ortzi Alonso Kultur zinego-tziak gogoratu du «egun zoragarria dela. Oso polita da hainbeste jende kalean dantzan ikustea. Euskal kulturaren referente bat da, Euskal Herriko hainbat herrietako pertsonak eta dantza elkarteak batzen dituena».

'VI. Muxiko Egunaren' aurkezpenean «eskerrak eman nahi dizkiet Zumardikoak Elkartea eta Lagun Arteaneri, bien arteko elkarlanarengatik sortzen baita jaialdi hau».

Gainera, gogoratu zuen «aurtengo saioa berezia izango dela, duela gutxi hil zen 'Mutu'ren oroimena hor dagoelako».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Euskal Herri osoko 500 dantzari inguru espero dira igandeko Muxiko Egunean