Hondarribia
Egiluzek Palestinarekin elkartasuna adierazi zuenI.A.
HONDARRIBIA.
Asteazkena, 15 urria 2025, 20:50
Atzokoan Egiluze ikastetxean ez zen grebarik egon baina bai Palestinarekin elkartasuna adierazteko ordu erdiko geldialdi bat.
Ikasle zein irakasleen geldialdian elkartasun hori eta «munduan indarkeria, gerra eta giza eskubideen urraketa jasaten duten pertsona guztiei gure babesa eman» nahi izan zieten.
Gogoratu zuten nola «ezin dugun isilik geratu milaka bizitza errugabe suntsitzen direnean eta herri bati bakean eta duintasunez bizitzeko eskubidea ukatzen zaionean. Bakea ez da indarkeriarekin lortzen; justiziarekin eta eskubide unibertsalekin eraikitzen da».