Urgente Largas colas en la AP-8 y la GI-636 en dirección a la muga
Legazpiko Dantza Taldea.

'Hondarribia Dantzan'en egun handia da gaur

10:30ean hasiko da bost talde gonbidatuek herrian barrena egingo duten kalejira

I.A.

Sábado, 28 de mayo 2016, 00:23

Hainbat ekitaldirekin aste guztia hartzen badu ere, gaur da 'X Hondarribia Dantzan'en egun haundia.

Publicidad

Izan ere, Kemen Dantza Taldeak gonbidatu dituen bost taldeen txanda izango da gaur. Hots, Biasteriko Dantza Taldea, Paloteado de Cortes, Iurretako Mikel Deuna Dan-tza Taldea, Baigorriko Arrola Dan-tza Taldea eta Legazpiko Dantza Taldea.

Aurtengoa hamargarren edizioa denez, Kemenek aurreko urteetan parte hartu duten talde batzuk gonbidatu ditu.

Bostak ere goizeko 10:30ean hasiko dira kalejiran herriko kaleetan zehar eta 12:30ean agerketa egingo dute Santa María Magdalenan. Arratsaldean ere kalejira egingo dute eta leku berean erromeria ospatuko da, zortzietatik aurrera.

Bihar, gaztetxoak

Bihar aldiz, Kemen Dantza Taldearen harrobia osatzen duen Adaxkak izango du protagonismoa. Goizeko 11:00etan hasiko da haurren kalejira eta 12:00etan erakustaldia egingo dute Arma Plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad