Borrar
ARGAZKIAK JABI LEON

Mutriku

Piñastei egun borobila Kalbarioak amaitzeko

Asteartea, 16 iraila 2025, 20:27

Comenta

Mutrikuarrek Kalbario jaietako Piñastei eguna ospatu zuten atzo. Jardunaldi osoan zehar jende ugari eta festa giro polita izan ziren portuaren inguruan. Urtero legez, erraldoiak eta buruhandiak Musika Bandarekin batera jaitsi ziren moilaraino, Aizabia elkarteko lagunek sardina erreak banatu zituzten (80 kilo prestatu zituzten), Gure Ametsa taldeak soka-dantza eskaini zuen, kukainak eta umeentzako jolasek (kayak, txirrista...) herritarrak erakarri zituzten... Eta, nola ez, sustoren bat eman ere zuten Elgoibarko Ruso ganadutegiko zezenekin sokamuturrak egon ziren, iaz ez bezala, eguerdian eta arratsaldez berriro ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Piñastei egun borobila Kalbarioak amaitzeko

Piñastei egun borobila Kalbarioak amaitzeko