Mutriku
Maiatzaren 31n herrian egingo den Euskal Ezkontzaren bazkarirako izena eman daitekeJ. L.
Mutriku.
Jueves, 10 de abril 2025, 20:10
Gure Ametsa dantza taldeak Mutrikun orain dela 16 urte egin zen Euskal Ezkontza errepikatzea erabaki du.
Publicidad
Euskal Ezkontza maiatzaren 31n ospatuko dute, eta egun horretan herritarrek ekitaldiz beteriko egitarau batekin disfrutatzeko aukera izango dute.
Izan ere, antolatzaileek dantzaz eta kantuz jantzi nahi dituzte herriko txoko guztiak. Horrez gain, ezkonkideen eta gonbidatuen bazkaria ere egongo da.
Bazkarian parte hartzeko interesa dutenek aurrez eman beharko dute izena. Bihar eta etzi horretarako aukera izango da Beheko plazan. Hortik aurrera, Apartak ilea-apaindegian eta Aparra dendan eman ahalko da izena.
Euskal Ezkontzaren bazkarirako izena hilaren 30era arte eman ahalko da (prezioa 30 eurokoa da).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión