Las diez noticias clave de la jornada
Mutrikuko ordezkariak Ergometro txapelketan. MUTRIKU ARRAUN TALDEA

Mutriku

Emaitza onak Ergometro txapelketan arraun taldeko infantil neskentzat

Jabi Leon

mutriku.

Lunes, 17 de febrero 2025, 20:50

Mutrikuko arraunlariek emaitza zoragarriak lortu zituzten joan den igandean Ur Kirolak arraun taldeak Donostian dituen instalakuntzetan jokatutako Gipuzkoako Ergometro Txapelketan. Emaitza onenak Gipuzkoako Batel Ligan denboraldi ezinhobea gauzatzen ari diren infantil mailako neskek eskuratu zituzten.

Publicidad

Izan ere, Mutrikuko Arraun Taldeko sei ordezkariak hamar onenen artean sailkatu ziren (guztira 23 parte-hartzaile izan ziren maila honetan). Garazi Floresek urrezko domina eskuratu zuen eta Iraia Ituartek zilarrezkoa. Gainera, Irene Alvarez 5. postuan sailkatu zen, Haizea Arrieta 7.a izan zen, Udane Gutierrez 8.a eta Lea Saragueta 9.a. Era berean, nabarmendu behar da arraun taldeko Juan Luis Elezgarayk Gipuzkoako Ergometro Txapelketan egin zuen papela. Zilarrezko domina eskuratu zuen beteranoen mailan (Ur Kirolak taldeko Aitor Beitia izan zen irabazlea maila horretan).

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad