Mutriku

Dantzak eta musika izango dira bihar ospatuko den Umeen Euskal Jaiaren protagonistak

Jabi Leon

mutriku.

Jueves, 5 de junio 2025, 20:23

Mutrikuko herriguneak Gure Ametsa dantza taldeak txistulari taldearen eta Udalaren laguntzarekin urtero antolatzen duen Umeen Euskal Jaiaren edizio berri bat hartuko du bihar.

Publicidad

Hori dela eta, euskal dantzak eta musika protagonista nagusiak izango dira larunbatean zehar Mutrikun.

2025eko Umeen Euskal Jaiaren egitaraua abiatzeko festan parte hartuko duten haur guztien topaketa izango da (10:30ean) Albokako plazan.

Horren ondoren (11:30ean) erdiguneko kaleak eta plazak zeharkatuko dituen Umeen Euskal Jai honetako kalejira hasiko da; eta 13:00etan festara batutako guztien alardearekin disfrutatu ahalko da Goiko plazan.

Edonola ere, larunbat honetarako prestatutako egitaraua ez da hortan geratuko. Izan ere, festa eguna borobiltzeko erromeria izango da (17:00etatik aurrera) Beheko plazan.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Suscríbete los 2 primeros meses gratis

Publicidad