Mendaro
Binakako frontenis txapelketan parte hartzeko izena datorren igandera arte eman daitekeJ. L.
mendaro.
Martes, 8 de abril 2025, 20:14
Mendaroko Gazte Asanbladak Binakako frontenis txapelketaren II. edizioa antolatu du eta parte hartzeko interesa dutenek datorren igandera arte eman ahalko dute izena, txapelketa iragartzeko karteletan agertzen den QR kodearen bidez edo jubilatuenean jarritako papera beteta.
Publicidad
Iaz bezala, 16 urtetik gorako gizonezkoen eta emakumezkoen txapelketak izango dira aurten; eta berrikuntza gisa, 2010 eta 2013 urteen artean jaiotako nerabeentzako txapelketa ere egongo da. Izena ematean bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu (nerabeentzat doan da).
Txapelketa maiatzean hasiko da, eta finalak uztailaren 23an izango dira (partida gehienak asteazkenetan eta ostegunetan jokatuko dira, 18:00etatik aurrera, Goñati frontoian).
Suscríbete los 2 primeros meses gratis
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión