Borrar
Loreto Aramendik joko du Debako organoa. A. SALEGI

Loreto Aramendi, Pedro Miguel Aginaga eta Pablo Mezzelan, Udako Musikaldiaren hasieran

Hiru kontzertu eskainiko dira gaur Debako 37. Udako Musikaldiaren baitan

ANDER SALEGI

DEBA.

Osteguna, 6 abuztua 2020, 00:46

Comenta

Gaur osteguna, hilak 20an eta 27an, musika kontzertu bana eskainiko da Santa Maria elizan, 20:30ean. 37. Udako Musikaldia antolatu du Debako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Loreto Aramendi (organoa), Pablo Mezzelani (kantua, musika tresna etnikoak) eta Pedro Miguel Aginaga (biolina) musikariek eskainiko dute lehen kontzertua gaur. Abuztuaren 20an txistu eta piano kontzertua eskainiko dute Garikoitz Mendizabalek (txistua) eta German Ormazabalek (pianoa). Aurtengo azken kontzertua, berriz, Paula Iragorrik (Mezzosopranoa), Elena Sanchok (Sopranoa) eta German Ormazabalek (pianoa) eskainiko dute abuztuaren 27an.

Gaurko lehen kontzertuan, organoak, biolinak, munduko hainbat lekutako musika tresna etnikok eta kantuak bat egingo dute. Hori guztia, musika klasikoan eta baita herrikoian ere, ibilbide kontrastatua duten hiru musikariren eskutik. Loreto Aramendi (organoa), Pablo Mezzelani (kantua, musika tresna etnikoak) eta Pedro Miguel Aginaga (biolina).

Errepertorioak hamahiru kantu labur ditu; obra alaiak dira, musika folklorikoa. Argentina, Txina, Bulgaria, Bolivia, Afganistan eta Errumania izango dira bidaia musikalaren geltokiak.

Bi zatitan banatutako kontzertu bat. Organoa bakarrik lehenengoan: Loreto Aramendik, Santa Maria Basilikako organista titularrak, Buxtehude, Blasco de Nebra, Distler... musikarien obrak interpretatuko ditu.

Bigarren zatian «Haizeak eta harriak» proiektua eskainiko digute Pablo Mezzelani abeslari eta musiko multiinstrumentalistak, Loreto Aramendi organo-joleak eta Pedro Aginaga biolin joleak.

'Haizeak eta harriak'-en Pablo Mezzelanik erabiltzen dituen haize instrumentuak dira protagonistak. Kontzertuaren erakargarritasunetako bat haize-instrumentu txikien soinuaren eta haien erritmoen arteko nahasketa egiaztatzea izango da, Pablo Mezzelani abeslari eta musikari multiinstrumentalistaren eskutik; bigarrena, Loreto Aramendik interpretatuta, Debako Grezing organoaren irmotasuna sentizea eta, azkenik, Pedro Miguel Aginagaren biolina, une batzuetan protagonista dena, baina batez ere obren alderdi erritmikoa markatzen duena, entzutea.

Kontzertua Debako Santa Maria elizan, 20:30ean hasiko da.

Segurtasun protokoloa

Bizitzen ari garen osasun egoera dela eta, hainbat jarraibide bete beharko dira. Edukiera mugatua izango da. Gonbidapena Debako turismo bulegoan eskuratu daiteke Gonbidapena jasotzerakoan izen abizen eta telefono zenbakia jasoko dira.

Sartzerakoan, kontzertuan zehar eta bertatik irtetean maskara erabiltzea derrigorrezkoa da. Eskuak garbitzea ere bai. Ezingo da elizatik atera kontzertua amaitu arte. Kontzertua hasi ondoren ere ezin izango da elizara sartu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Loreto Aramendi, Pedro Miguel Aginaga eta Pablo Mezzelan, Udako Musikaldiaren hasieran

Loreto Aramendi, Pedro Miguel Aginaga eta Pablo Mezzelan, Udako Musikaldiaren hasieran