Borrar

Elgoibar

Olaizaga kiroldegia zabalik, mantenu lanak burutu ostean

DV

Osteguna, 14 abuztua 2025, 20:53

Comenta

Olaizaga kiroldegiak abuztuaren lehenengo hamabostaldiko etenaldiaren ondoren gaur goizean irekiko ditu berriro bere ateak. Abuztuaren lehenengo hamabostaldian instalazioaren eta batez ere igerilekuaren garbiketa eta mantenu lan handiak egiteko aprobetsatu du Udal Kirol Patronatuak. Igerilekuak hustu eta urteko garbiketa handia egin du, rokodromoko eta bulderreko pareta eta helduleku guztiak garbitu, kantxako zoruko eskubaloian jolasteko erabiltzen duten erretxina garbitu, saunak, aldagelak, zoruak... dena prest jarri du.

Abuztuaren 16tik 31ra 9:00etatik 13:00etara irekiko da kiroldegia (24an, San Bartolome egunean, itxita). Mintxeta, berriz, 10:00etatik 20:00etara irekitzen da egunero eta igerilekua 11:00etatik (10:00etatik asteburuetan) 20:00etara.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Olaizaga kiroldegia zabalik, mantenu lanak burutu ostean